11 FEB. 2022 - 08:50h Txangurruz beteriko brickak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat6 brick ore. Betegarria: txangurru bat, tipula bat, porru erdia, azenario bat, baratxuri ale bat, 2 koilarakada tomate saltsa, koñaka, olioa, gatza. Saltsa: tipula erdia, baratxuri ale bat, porru bat, olioa, gatza. Zailtasuna 3Betegarria:1. Txangurruari ozpin pixka bat bota. Eltze batean ur gatzatu ugari jarri. Ura berotzean, txangurrua sartu eta, irakiten hasten denetik, 10 minutuz egosten utzi.2. Atera eta hozten utzi. Haragi atera eta txiki-txiki zatitu.3. Eltze batean txikitutako tipula, azenarioa, baratxuria eta porrua olio pixka batekin errregosi, su eztitan. 4. Barazkiak eginda daudenean, tomate saltsa eta txangurruaren haragia gehitu eta eragin.5. Zurrusta bat koñak bota eta erre.Saltsa:1. Eltze batean zerrendatan moztutako barazkiak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Barazkiak eginda daudenean, bi baso salda bota eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.Bukatzeko:1. Orea erditik moztu. Gainean betegarria jarri.2. Ertzak arrautza zuringoarekin busti eta ondo itxi.3. Brickak olio bero ugarian frijitu edo labe beroan erre, gorritu arte. Saltsa plateretan jarri eta gainean hiru brick.