16 FEB. 2022 - 06:40h Txerri saiheski erreta patatekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat2 kilo txerri saiheskia, 250 g ezti, 200 ml ur, 10 intxaur, 400 g patata, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Azpil batean xerratan moztutako patatak jarri. Gainetik gatza eta olio pixka bat bota. 2. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 30 minutuz edo.3. Eztia, txikitutako intxaurrak eta ura nahasi.4. Saiheskiei gatza bota, eztien nahasketarekin igurtzi eta pataten gainean jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20 minutuz erre. Noizean behin bere saldarekin busti.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat2 kilo txerri saiheskia, 400 g patata, 4 baratxuri ale, azenario bat, tipula bat, perrexila, 150 ml ardo zuria, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Azenarioa, tipula, gatza eta bi baratxuri irabiagailuarekin nahasi. Saiheskari bota, igurtzi eta 5 orduz beratzen utzi. 2. Azpil batean dadotan moztutako patatak jarri. Gatza eta txikitutako bi baratxuri eta perrexilarekin nahastu. 3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 30 minutuz edo.4. Saiheskia pataten gainean jarri eta ardoarekin eta ur pixka batekin busti. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 20 minutuz. Buelta eman eta beste 20 minutuz erre. Noizean behin bere saldarekin busti.