GAIAK

Orburua konfitatuta arrautzarekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
8 orburu, 30 g urdaiazpiko iberiko, olioa, gatza. Gazta saltsa: 200 ml esne-gain, 200 g Parmesano gazta, 100 ml esne, 50 g gazta krema, gatza, piperbeltz beltza. Arrautza: 4 arrautza, ozpina, gatza.
Zailtasuna                                   3              

Orburuak:
1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera.  
2. Orburuak eltze batean jarri eta oliorekin estali.
3. Sutan jarri eta orburuak egosi, su eztitan, 60ºC-an, 15-20 minutuz, bere puntuan egon arte. Bertan hozten utzi.
4. Orburuak atera eta lau zatitan moztu.
5. Zartagin bat berotu eta orburuak arin erregosi. Paper baten gainera atera.
Gazta saltsa:
1. Eltze batean esne-gaina eta esnea berotu.
2. Gaztak gehitu eta eragin, urtu arte. Minutu batez egosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
Aldi berean arrautzak prestatu:
1. Eltze batean ura, gatz eta ozpin pixka batekin berotu.
2. Ura irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
3. Paper baten gainera atera eta lehortu.

Plateretan hurrenez hurren orburuak eta arrautza jarri. Saltsarekin estali eta gainetik txikitutako urdaiaìkoa bota.