09 MAR. 2022 - 06:20h Azalorea barazkiekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatAzalore bat, tipulina bat, 200 g azenario, 150 g kuia, 100 g boniato, olioa, kurrya, gatza. Zailtasuna 2 1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu.2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5-7 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar. Zatitan moztu.3. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.4. Zuritutako eta birrindutako azenarioa, boniatoa eta kuia gehitu eta arin erregosi.5. Azalorea eta kurry pixka bat gehitu eta erregosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatAzalore bat, tipulina bat, 100 g alberjinia, piper gorri laurdena, piper berde erdia, 2 tomate heldu, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Azalorearen hosto berdeak kendu, garbitu eta zatitu. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5 minutuz egosi. 2. Eltze batean txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Dadotan moztutako piperrak eta alberjinia gehitu eta arin erregosi.4. Tomateak zuritu eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.5. Azaloreari barazkiak gehitu eta 2 minutuz egosi.