16 MAR. 2022 - 07:50h Gula brickak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat6 brick ore. Betegarria: 200 g gula, 12 galeper arrautza, baratxuri ale bat, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 2. Gulak gehitu eta erregosi. Gatza eta txikitutako perrexila bota. 3. Zartagin batean olio pixka bat berotu. Arrautzak frijitu.4. Orea erditik moztu. Gainean gulak eta arrautza bana jarri.5. Ertzak arrautza zuringoarekin busti eta kono forma emanez ondo itxi. 6. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 5-6 minutuz gorritu arte.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat6 brick ore. Betegarria: tipulina laurdena, porru laurdena, 30 g urdaiazpiko, 100 g perretxiko, 200 g gula, gatza. Zailtasuna 21. Txikitutako tipulina eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Tira finetan moztutako perretxikoak eta txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.3. Gulak gehitu eta nahastu.4. Orea erditik moztu. Gainean gulen nahasketa jarri.5. Ertzak arrautza zuringoarekin busti eta ondo itxi. 6. Brickak olio bero ugarian frijitu edo labe beroan erre, gorritu arte.Bi errezetak alioli saltsarekin lagundu.