24 MAR. 2022 - 06:50h Barrengorriz beteriko piperrak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat16 pikillo piper, olioa. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, porru erdia, 300 g barrengorri, 20 g irin, 250 ml esne, gatza, intxaur muskatua, olioa. Saltsa: tipula erdia, azenario bat, porru erdia, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, 100 g ganba, olioa, gatza, koñaka. Zailtasuna 3Betegarria:1. Eltze batean txikitutako tipula, baratxuria eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 2. Barrengorriak ondo garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.3. Barazkiak eginda daudenean, irina gehitu eta eragin.4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota. Eragin, etengabe, su eztitan 2 minutuz. Hozten utzi.Saltsa:1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin 2. Zerrendatan moztutako azenarioa, baratxuria eta porrua gehitu eta erregosi.3. Tomatea zuritu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Ganbak gehitu eta arin erregosi. Koñak zurrusta bat bota eta erre.5. Bi baso ur bota eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Bukatzeko:1. Zartagin batean piperrak, bere salda eta ur pixka batekin 5 minutuz egosi. Hozten utzi.2. Piperrak bete. 3. Eltze batean piperrak eta saltsa jarri eta 3 minutuz egosi.