30 MAR. 2022 - 06:15h Hirugihar arrautzopilak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g hirugihar, 2 baratxuri ale, 250 g perretxiko, 150 g ziazerba, 8 arrautza, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Zartagin batean txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su oso eztitan. 2. Perretxikoak garbitu eta tiratan moztu. Baratxuriei perretxikoak gehitu eta erregosi.3. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. 4. Hirugiharra txikitu, gehitu eta arin erregosi.5. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Aurreko nahasketa gehitu eta nahastu.6. Zartagin batera olio zurrusta bat bota eta berotu. Aurreko nahasketaren laurdena bota. 7. Zurezko koilara batekin tolestu, koilara utzi eta arrautzopila era emateko zartagineko kirtena jo. 8. Atera eta beste hiru arrautzopila egin.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat150 g hirugihar, 150 g kuiatxo, 150 g ahuntz gazta, 8 arrautza, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Tira finetan moztutako kuiatxoa olio pixka batekin erregosi. 2. Hirugiharra txikitu, gehitu eta arin erregosi. 3. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Zatitutako gazta eta aurreko nahasketa gehitu eta nahastu.4. Aurreko errezetan esan dugun bezala 4 arrautzopila egin.