14 MAY. 2022 - 06:55h Zainzuri fresko eta urdaiazpiko budina GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 7 lagunentzatBudina: 500 g zainzuri zuri fresko, 150 g gari-zainzuri, 150 g urdaiazpiko ondu, tipulina bat, piper berde bat, 5 arrautza, 200 ml esnea, 250 ml esne-gaina, olioa, gatza. Saltsa: arrautza bat, 200 ml olio, tipuleta laurdena, piper berde laurdena, piper gorri laurdena, ozpina, gatza. Zailtasuna 3 1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu. 2. Ur ugari berotu eltze batean, gatz eta guzti. Irakiten hasten denean, zainzuriak sartu, 10 minutuz egosi. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da. Uretatik atera.3. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.4. Txikitutako piperra eta zerrendatan moztutako gari-zainzuriak gehitu eta erregosi.5. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi.6. Ontzi batean arrautzak, esne-gaina eta esnea jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Aurreko nahasketa eta gatza bota.7. Budin molde bat gurinez igurtzi eta ogi birrinduz hautseztatu. Moldean zainzuri zuriak eta nahasketa jarri. Labe beroan sartu, mairu bainuan, 180ºC-an, 40 minutuz edo.8. Hozten utzi eta moldetik atera. 14 xerratan moztu.Saltsa honekin lagundu:1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gatza bota.3. Tipuleta eta piperrak txikitu. Aurreko saltsarekin nahastu.