23 MAY. 2022 - 06:10h Untxia kurry saltsarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, 2 tipula bat, 2 baratxuri ale, 2 patata, laranja bat, koilarakada bat kurry, ardo zuria, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Untxia garbitu, zatitu eta gatza bota. Eltze batean olio zurrusta bat berotu eta untxia frijitu, gorritu arte. Egin su bizian barnealdea mamitsu gera dadin. Atera eta olio gehiena kendu.2. Eltze berean txikitutako tipula eta baratxuriak erregosi, su eztitan. 3. Untxia eta ardo zurrusta bat gehitu eta 3 minutuz egosi.4. Laranja zukua eta laranja erdien birrindutako azala, kurrya eta 300 ml ur bota. Eltzea estali eta 35-40 minutuz edo egosten utzi, untxia bigundu arte.5. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Olioarekin frijitu eta paperaren gainean atera. Untxiari lagundu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, 2 tipulina, 50 g mahaspasa, 50 g pinazi, 150 g tomate saltsa, koilarakada bat kurry, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean txikitutako tipulinak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Untxia garbitu, zatitu eta gatza bota. Tipulinarekin batera jarri eta arin erregosi. 3. Tomatea, mahaspasak, pinaziak, kurrya eta 300 ml ur bota. Eltzea estali eta 35-40 minutuz edo egosten utzi.