31 MAY. 2022 - 06:20h Labean, saltsan eta plantxan egindako labanak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LABEANOsagaiak 4 lagunentzat600 g labana, 3 baratxuri ale, limoia, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Labanak ur hotzarekin ondo garbitu.2. Baratxuriak eta perrexila ondo txikitu. Limoiaren zukua eta 125 g olio gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.3. Azpil batean labanak jarri eta gainetik aurreko nahasketa bota.4. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 8-10 minutuz edo.SALTSANOsagaiak 4 lagunentzat600 g labana, 2 baratxuri ale, koilarakada bat irin, 400 ml salda, ardo zuria, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Labanak ur hotzarekin ondo garbitu.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Irina gehitu eta eragin.3. Salda bota eta etengabe irabiatu. Labanak sartu eta 8-10 minutuz egosi. Behar adina gatz eta txikitutako perexila bota.PLANTXANOsagaiak 4 lagunentzat600 g labana, limoia, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Labanak ur hotzarekin ondo garbitu. Gatza bota.2. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta labanak erre, ireki arte.Plateretan jarri eta limoiarekin lagundu.