17 JUL. 2022 - 07:55h Banana madalenak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 6 lagunentzat250 g banana heldu, 2 arrautza handi, 200 g irin, 50 g azukre, 80 ml ekilore olio, 10 g legami hautsetan, 50 g txokolate pipita, gatz pixka bat. Zailtasuna 21. Bananak zuritu eta sardexka batekin zapaldu.2. Ontzi batean arrautzak, azukrea eta olioa jarri eta nahastu.3. Irina, legamia eta gatza gehitu. Gainean pipitak jarri eta nahastu.4. Azkenean banana gehitu eta nahasi.5. Nahasketa 20 madalena moldeetara bota. Moldeak hiru laurdeneraino bakarrik bete. 6. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 18-20 minutuz.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g banana, 2 arrautza handi, 100 g azukre, 75 g gurin, 8 g legami hautsetan, 170 g irin, yogur bat. Zailtasuna 21. Gurina eta azukrea irabiatu, igo arte.2. Arrautzak irabiatu, gehitu eta nahastu.3. Bananak zuritu eta txikitu. Banana eta yogurra gehitu eta nahastu.4. Irina eta legamia nahasi, aurreko nahasteari gehitu eta nahastu.5. Nahasketa 20 madalena moldeetara bota. Moldeak hiru laurdeneraino bakarrik bete. 6. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 18-20 minutuz.Atera eta gainetik glas azukrea bota.