14 AGO. 2022 - 07:50h Espelta irinarekin egindako gailetak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat30 g olo maluta, 125 g espelta irin, 30 g mahaspasa, 30 g fruitu lehor, 50 g olio, 40 g arbendol edari, 40 g ezti, koiarakadatxo erdi bikarbonato. Zailtasuna 11. Oloa, irina, txikitutako fruitu lehorrak, mahaspasak eta bikarbonatoa nahastu.2. Eztia, olioa eta arbendol edaria irabiatu.3. Aurreko bi nahasketak ondo nahastu.4. Azpil batean paper bat jarri.5. Koilara batekin lagunduta nahasketaren multxoak jarri eta pixka bat zapaldu. 6. Labe beroan sartu, 180º gradutan, 15-20 minutuz.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat50 g olo maluta, 140 g espelta irin, 125 g gurin, 75 g panela, arrautza handi bat, 70 g txokolate, gatz pixka bat. Zailtasuna 11. Zatitutako gurina eta panela irabiatu, igo arte.2. Irabiatutako arrautza gehitu eta apurka-apurka nahastu.3. Irina, gatza eta txikitutako txokolatea gehitu eta nahastu. Pausatzen utzi.4. Azpil batean paper bat jarri.5. Koilara batekin lagunduta nahasketaren multxoak jarri eta pixka bat zapaldu. Gaileten artean tarte bat mantendu. 6. Labe beroan sartu, 180ºC gradutan, 12-15 minutuz.Bi errezetak txokolatezko irabiaturekin lagundu.