GAIAK

Zartaginan egindako kuiatxoa gaztarekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g kuiatxo, 200 g Mozzarella gazta birrindua, 60 g urdaiazpiko egosia, olioa, albahaka.

Zailtasuna                        1               

1. Kuiatxoa ez zuritu eta garbitu. Zerrenda finetan moztu, bai labanaz, bai mandolinaz.
2. Plantxa bat berotu eta olio pixka batekin kuiatxo zerrak erre.
3. Zartagin handi batean hurrenez hurren kuiatxo zerrak, gazta birrindua, txikitutako urdaiazpikoa eta albahaka hosto txiki batzuk jarri eta estali.
4. Sutan jarri eta berotu, gazta urtu arte.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g kuiatxo, 200 g alberjinia, 2 tomate heldu, 150 g ahuntz gazta erruloa, 75 g zezina ,olioa, oreganoa, gatza.

Zailtasuna                         1

1. Kuiatxoa ez zuritu eta garbitu. Zerrenda finetan moztu.
2. Alberjinia garbitu eta zerrenda finetan moztu.
3. Tomateei azala kendu eta zerrendatan moztu.
4. Plantxa bat berotu eta barazkiak erre.
5. Gazta dado txikitan moztu.
6. Zartagin handi batean hurrenez hurren kuiatxo zerrak, alberjinia, tomatea, gazta eta zezina jarri. Gainetik oreganoa bota eta estali.
7. Sutan jarri eta berotu, gazta urtu arte.
Bi errezetetan beste edozein gazta erabil daiteke: Idiazabal, Cheddar, Emmental…