GAIAK

Garbantzu eta tofu entsaladak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g garbantzu, 200 g tofu, 150 g azenario, tipula gorri laurdena, baratxuri ale bat. Saltsa: 3 koilarakada olio, yogur natural erdia, 2 koilarakada limoi zuku, koilarakadatxo bat ziape, gatza.

Zailtasuna                        1              

1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu.
2. Tofua dadotan moztu. Zartagin batean baratxuria olio pixka batekin erregosi. Tofua gehitu eta arin erregosi. Atera eta hozten utzi.
3. Azenarioak zuritu eta birrindu.
4. Txikitu tipula.
5. Saltsaren osagai guztiak irabiatu.
6. Ontzi batean garbantzuak beste osagai guztiekin nahastu eta plateretan jarri. Gainetik saltsa bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g garbantzu, 200 g tofu, 150 g tomate, 50 g erremolatxa. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, tipulina laurdena, piper berde eta gorri laurdena, gatza.

Zailtasuna                             1

1. Garbantzu aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Tofua eta tomatea dadotan moztu.
3. Erremolatxa birrindu.
4. Saltsaren barazkiak txikitu eta beste osagai guztiekin irabiatu.
5. Ontzi batean garbantzuak beste osagai guztiekin nahastu eta plateretan jarri. Gainetik saltsa bota.