21 OCT. 2022 - 19:55h Artikoan turismo jasangarria aurkitzea gero eta zailagoa da Paisaia ikusgarriak daude Artikoan eta horrek geroz eta turista gehiago erakarri ditu azken urteetan. Aldaketa klimatikoaren, bertaratzeko garraioak igorritako emisioen eta turismoaren ondorioz ingurune naturala hondatzen ari da. Bidaia agentziak ingurunea zainduko duen turismoa bultzatzen dabiltza. Odolezko ilargia Longyeardbyen menditik aterata, Svalbard herriaren gainean. AFP PHOTO/HEIKO JUNGE AFP-NAIZ Hartz polarren etxea, gauerdiko eguzkiaren eta Iparraldeko Argien agertokia, Artikoan kokatutako norvegiar artxipielago bat, bertako izaera eta paisaiei etekina ateratzen saiatzen ari da, baina hura hondatu gabe. Svalbard artxipelagoa Ipar Polotik 1.300 km-ra kokatzen da, hegaldien bidez irisgarria da, eta bisitariei naturako espazio ezberdin asko bisitatzeko aukera eskaintzen die: mendi handiak, glaziarrak eta fiordo izoztuak. Fiordo izoztuak lehen egoten ziren; izan ere, Svalbard klima-aldaketaren eraginpean dago orain, Artikoa planeta baino hiru aldiz bizkorrago ari baita berotzen.Ikatz meategiak direla eta hasi zen gizakia bertaratzen, baina urteak pasatu ahala ixten joan dira; eta turismoa bihurtu zen bertako ekonomiaren zutabe, ikerketa zientifikoarekin batera.«Beti da defendatzeko zaila turismoarena, badakigulako erronka berriak sortzen dituela jendeak bisitatzen dituen leku guztietan, baita klima-aldaketaren ikuspegi zabalagoan ere», onartu zuen Ronny Brunvoll Visit Svalbard turismo batzordeko buruak. «Ezin dugu debekatu jendeak bidaiatu dezan, ezin dugu debekatu jendeak elkar bisitatu dezan, irtebideak bilatu behar ditugu».14.000 pertsona inguruk bisitatzen dituzte latitude hauek urtero, pandemia aurreko datuen arabera. Eta inguru horretako lurren %65a babestuta dago. Bertako 3.000 biztanleek bezala, bisitariek ere arau zorrotzak bete behar dituzte, animaliei enbarazu egitea eragozten dutenak (hartz polar bati jarraitzeak isun handia ekar dezake) edo loreak moztea ia landaretzarik ez duen ekosistema batean.«Naturaren aurrean agertzen zara. Ez dira horrelako leku asko geratzen», adierazi zuen Frederique Barraja argazkilari frantsesak, inguru horretara egin ohi dituen bisitetako batean. «Leku arraro guztiek bezala, jendea erakartzen du; baina leku hauek hauskorrak dira, beraz, errespetuz jokatu behar da haiek bisitatzean», gaineratu zuen.Erregai astun kutsagarriak, itsas bidaia handietan erabiltzen direnak, debekatu egin da artxipelagoan urtearen hasieratik. Eta 2024ean, debekua progresiboki Artiko guztira zabalduko da. Gurutzaontzi handiek 5.000 bidaiari ere utz ditzakete Longyearbyen herrian. Eta herrixkako azpiegiturak, errepideak edota komunak esate baterako, ez daude diseinatuta hainbeste pertsonak bisitatzeko. Gailu elektrikoen olatuaBidaia antolatzaile batzuk legezko eskakizunetatik haratago doaz, Hurtigruten Norvegiako itsas bidaien linea da horren adibide, «munduko bidaia-antolatzaile ekologistena» izan nahi du. Taldeko exekutiboa den Henrik Landed esan zuen iraunkoratsunak ezin duela konparaziozko abantaila izan, bere ustez, «operatzeko eskubidea baino ez luke eman behar».Enpresak erabilera bakarreko plastikoak debekatu zituen 2018an, eta orain elurretako motor elektrikoen ibilbideak eskaintzen ditu. Duela gutxi, txangoak egin zituen Kvitbjorn (hartz polarra esan nahi du, norvegieraz) ontzi hibrido modernoan, zeinak diesel motore bat bateria elektrikoekin konbinatzen duen.«Esplorazio eremu idilikoetan, elektrizitatea bakarrik erabiltzen dugu. Isilik goaz eta ez dugu errekuntza kerik uzten», adierazi zuen Johan Indenek, Volvo Penta itsas motorren fabrikatzailearen buruak. Baina eragozpen bat dago: Svalbardenera, elektrizitatea ikatz fabrika batetik dator, klima-aldaketa eragiten duen erregai fosil batetik.Christian Eriks Bellona talde ekologistako kideak adierazi zuenez, «elektrifikazioak zentzua du berdin-berdin, energia iturria kontuan hartu gabe; izan daitezke iturri garbiak edo zikinak, baina guztiek egingo dute emisioak gutxitzea». Hala ere, Longyearbyenek 2023rako ixtea du aurreikusia, energia berriztagarretan inbertsioa egiteko eta emisioak %80 gutxitzeko 2030erako. Brunvollek gehitu zuen: «Onartu behar da dugun arazo handiena Svalbardera joateko eta ateratzeko garraioa dela, bai turistena eta baita bertakoena ere».