GAIAK

Kuia, intxaur eta gazta urdin enpanadilak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 150 g irin, 3 koilarakada olio, arrautza txiki bat, baso laurden ur, gatza. Betegarria: 350 g kuia, 25 g gazta urdin, 4 intxaur, olioa, gatz, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                            3

1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2.  Erdian arrautza, olioa, gatza eta ura jarri.
3. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan,  guztiak bereganatu arte.
4. Zapi busti batekin estali, hozkailuan sartu eta bi orduz beratzen utzi.
5. Arrabola batekin orea zabaldu, bi zentimetroko lodiera lortu arte.
6. Sagardo baso batekin zirkuluak egin.
Betegarria:
1. Kuia zuritu eta dadotan moztu. Azpil batean jarri eta olio pixka bat bota.
2. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 15 minutuz edo, kuia biguna egon arte. Tarte horretan bi aldiz eragin.
3. Intxaurrak zuritu eta txikitu.
4. Gazta papurtu.
5. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.
Bukatzeko:
1. Zirkulu bakoitzaren erdian betegarria jarri eta erditik tolestu. Sardexka batekin elkarren kontra zapaldu ertzak.
2. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz edo, orea gorritu arte.
Edo, zartagin batean olio ugari berotu eta enpanadilak frijitu.