24 OCT. 2022 - 06:25h Kuia hanburgesak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat400 g kuia, 100 g arroz integral, tipula bat, 2 baratxuri ale, 2 koilarakada garbantzu irin, kurkuma, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Arroza garbitu. Bezperan utzi behar da ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.2. Presio-eltze batean arroza olio pixka batekin arin erregosi. Estali hiru ur zati eta gatz pixka batekin eta egosi 20 minutuz. 3. Kuia zuritu eta zatitu. Azpil batean jarri eta paperarekin estali. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 10 minutuz. Atera eta sardexka batekin zapaldu.4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.5. Kuia eta arroza irabiagailuarekin pixka bat nahasi. Barazkiak, irina eta kurkuma pixka bat gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota eta hozkailuan 4 orduz utzi. 6. 16 bola egin eta zapaldu. 7. Plantxa batean olio pixka bat berotu eta hanburgesak, bi aldeetatik, erre. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat400 g kuia, azenario bat, tipula bat, 80 g olo maluta, kuminoa, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Kuia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu eta nahasi.2. Txikitutako tipula eta birrindutako azenarioa erregosi.3. Kuia, barazkiak eta oloa nahastu. Behar adina gatz eta kumino bota eta hozkailuan 4 orduz utzi. 4. 16 bola egin eta aurreko errezetan bezala bukatu.