09 DIC. 2022 - 06:15h Kinoa eta tomatez beteriko txipiroiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat20 txipiroi ertaini, olioa, gatza. Betegarria: tipula bat, azenario bat, 125 g kinoa, olioa, gatza. Saltsa: 400 g tomate heldu, tipula bat, ardo zuria, gatza, erramua. Zailtasuna 3 1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu eta buruak txikitu.2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. 3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Gatza bota.Betegarria:1. Eltze batean txikitutako tipula eta birrindutako azenarioa olioarekin 4 minutuz erregosi, su eztitan.2. Buruak gehitu eta minutu batez erregosi.3. Garbitutako kinoa gehitu eta arin erregosi. 4. Ur berorekin estali, gatza bota eta 5 minutuz egosi, su eztitan, ura galdu arte.Bukatzeko:1. Gorputzak aurreko nahasketarekin bete eta zotz batekin itxi.2. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi. 3. Tomateak zuritu, haziak kendu eta txikitu. Tipularekin batera jarri eta 5 minutuz erregosi. Erramu pixka bat bota.4. Gainean txipiroiak jarri eta ardo pixka bat bota.5. Eltzea estali eta 25-30 minutuz egosi, su eztitan, txipiroiak bigundu arte. 6. Txipiroiak eginda daudenean, atera eta zotzak kendu.7. Tomatea puregailutik pasatu. 8. Txipiroiak saltsan sartu eta bi minutuz egosi. Behar adina gatz bota.