12 DIC. 2022 - 06:10h Sesamozko tostak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g irin, 250 g ardo zuri, 250 g olio, 60 g sesamo hazi, gatza. Zailtasuna 2 1. Ontzi batean ardoa eta olioa jarri eta irabiatu. 2. Irina eta sesamoa gehitu. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Gatza bota.3. Azpil bat paperarekin estali eta orea zabaldu, oso fina utzi arte. Gainetik sesamoa bota.4. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 12-15 minutuz gutxi gorabehera, gorritu arte.5. Bero dagoenean, ebaki laukizuzenetan eta hozten utzi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat210 g irin integral, 100 ml olio, 100 ml arroz edari, 50 g sesamo hazi, gatza. Sesamo haziak. Zailtasuna 21. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahasi, irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Gatza bota.2. Orea bi paperen artean jarri eta arrabola batekin zabaldu, oso fina utzi arte. Azpil batean jarri. 3. Gainetik sesamoa eta gatz pixka bat bota. 4. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 20 minutuz gutxi gorabehera, gorritu arte.5. Bero dagoenean, ebaki laukitan eta hozten utzi.Bi errezetak aguakate, tomate edota arrautzarekin lagundu.