24 DIC. 2022 - 07:50h Gaztainaz beteriko txahal biribila erreta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 6 lagunentzat700 g txahal biribil, 400 g tipulin frantsesa, 300 g gaztaina, 100 ml ardo gozo, salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza, eztia. Betegarria: tipula bat, piper gorri bat, 200 g ziazerba, 150 g gaztaina, olioa, gatza. Zailtasuna 3 Betegarria:1. Piperra garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera eta tapatu. 2. Piperra zuritu, haziak kendu eta tiratan moztu. Zartagin batean olio zurrusta batekin erregosi. 3. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.4. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.5. Gaztaineei alde batean mozketa bat egin. Urarekin 20 minutuz egosi eta zuritu.Bukatzeko:1. Gaztainak egosi eta zuritu.2. Txahal biribila zabaldu eta gainean hurrenez hurren piperra, ziazerbak eta gaztainak jarri. Gatza eta piperbeltz beltza bota, bildu eta soka batekin lotu.3. Tipulinak zuritu. Azpil batean tipulinak, gaztainak eta biribila jarri. Gainetik ardoa bota.4. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10 minutuz. 5. Labearen indarra jeitsi eta beste 30 minutuz erre. Gainetik noizean behin salda pixka bat bota.6. Haragiari kordela kendu eta xerratan moztu.7. Tipulinak eta gaztainak ezti pixka batekin arin erregosi.Plateretan haragia eta bere saltsa jarri. Tipula eta gaztainekin lagundu.