GAIAK

Labean erretako muskuiluz beteriko legatz bilduak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
800 g-ko legatz xerra. Betegarria: kuiatxo bat, 12 muskuilu, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, 2 baratxuri ale, 75 ml tomate saltsa, 250 g muskuilu, olioa, gatza. Hornidura: tipuleta laurdena, 75 g kuiatxo, 100 g brokoli, azenario bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                        3              

Saltsa:
1. Zatitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tomate saltsa eta muskuiluak sartu. Baso erdi ur bota eta 15 minutuz egosi.
3.  Muskuiluak atera eta saltsa irabiagailuarekin nahasi. Muskuiluei oskolak kendu eta saltsan sartu.
Hornidura:
1. Txikitutako tipuleta olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Kuiatxoa eta azenarioa tiratan moztu eta brokolia zatitu. Tipuletari gehitu eta arin erregosi.
Bukatzeko:
1. Legatza lau zatitan moztu. Zati bakoitzak lau xerratan moztu eta gatza bota.
2. Kuiatxoa garbitu, tiratan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Garbitu ondo muskuiluak. Eltze batean muskuiluak eta ur zurrusta bat jarri. Egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu.
4. Legatz xerren gainean  muskuiluak eta kuiatxoa banatu, bildu eta txotxa batekin lotu.
5. Arraina azpil batean jarri eta labean sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
Plateraren alde batean arraina saltsarekin jarri eta ondoan, barazkiak.