22 MAR. 2023 - 06:45h Antxoa eltzekariak piper txorizerorekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g antxoa, 3 baratxuri ale, 3 piper txorizero, 4 piper berde, ardo zuria, 250 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Antxoak garbitu. Burua eta hezurrak kendu eta gatza bota.2. Piperrak ur epeletan 30 minutuz jarri. Mamia atera.3. Eltze zabal batean txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.4. Tiratan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.5. Salda eta mamia gehitu eta 10 minutuz egosi.6. Gainetik antxoak jarri eta beste 3 minutuz egosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g antxoa, 2 tomate heldu, 2 baratxuri ale, tipula bat, 2 piper txorizero, 3 arbendol, ogi xerra bat, 125 ml ardo zuri, 250 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Antxoak garbitu. Burua eta hezurra kendu eta gatza bota.2. Piperrak ur epeletan 30 minutuz jarri. Mamia atera.3. Zuritutako baratxuriak eta ogia olioarekin erregosi. Mortero batean ogia, mamia, arbendolak, ardoa eta gatza jarri eta birrindu.4. Eltze zabal batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.5. Tomateei azala eta haziak kendu, tipulari gehitu eta erregosi. 6. Morteroko nahasketa eta salda gehitu eta 10 minutuz egosi.7. Gainetik antxoak jarri eta beste 3 minutuz egosi.