27 MAR. 2023 - 06:15h Kinoa orburuekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g kinoa, 200 g tipula, 6 orburu, 50 g pinazi, soja saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri. 2. Beste eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. 3. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak kendu. 4. Orburuak eltze batean jarri eta oliorekin estali. 5. Sutan jarri eta orburuak egosi, su eztitan, 60 gradutan, 15-20 minutuz, bere puntuan egon arte. Atera eta lau zatitan moztu.6. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.7. Orburuak, pinaziak eta soja gehitu eta arin erregosi.Plateretan kinoa jarri, eta gainean orburuak.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g kinoa, 6 orburu, tipulina bat, 250 g azenario, piperrautsa, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Kinoa egosi. Orburuak garbitu eta zerrendatan moztu. 2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.3. Tiratan moztutako azenarioa eta orburuak gehitu eta erregosi.4. Kinoa gehitu eta arin erregosi.5. Koilarakadatxo bat piperrautsa olio zurrusta batekin nahasi.Plateretan kinoa eta barazkiak jarri eta gainetik olioa bota.