29 MAR. 2023 - 07:35h Makarroiak arkume erregosiarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat300 g makarroi, tipula bat, azenario bat, tomate bat, 500 g arkume, ardo zuria, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean moztutako arkumea olio pixka batekin arin erregosi, gorritu arte, eta atera. 2. Zatitutako barazkiak oliorekin erregosi. Ardoa eta arkumea gehitu eta urarekin estali. Egosi, arkumea bere puntuan egon arte.Makarroiak egosteko:1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Plateretan makarroiak jarri eta gainean arkumea saltsarekin.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g makarroi, 600 g arkume, 3 baratxuri ale, 2 intxaur, ardo zuria, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 21. Makarroiak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Zatitutako arkumea gehitu eta arin erregosi. Ardo zuria eta ura bota eta egosi.4. Mortero batean intxaurrak, gatza eta perrexila jarri eta birrindu. Arkumeari gehitu eta egosi, arkumea bere puntuan egon arte.Makarroien gainetik jarri.