GAIAK

Muskuiluak saltsa minean

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat muskuilu, 450 g patata. Saltsa: porru bat, 150 ml tomate saltsa, koilarakadatxo bat piperrauts min, irina, olioa.

Zailtasuna                            2

1. Garbitu ondo muskuiluak, duten bizarra kendu eta aizto batekin oskola karraskatu.
2. Muskuiluak ur pixka batekin jarri. Eltzea estali eta egosi, muskuiluak ireki arte.
3. Muskuiluak atera eta oskolak kendu. Salda xukatu eta gorde.
4. Patatak ur eta gatzarekin 20 minutuz egosi. Xukatu, zuritu eta xerratan moztu.
Saltsa:
1. Txikitutako porrua olio pixka batekin erregosi.
2. Irin pixka bat bota eta eragin.
3. Muskuiluen saldarekin busti eta eragin. Tomatea eta piperrautsa gehitu eta 5 minutuz egosi.
Plateretan patata eta muskuiluak jarri eta gainetik saltsa bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo muskuilu. Saltsa: tipula bat , 2 baratxuri ale, irina, piperrautsa mina.

Zailtasuna                          2

1. Garbitu eta egosi muskuiluak.  Muskuiluak atera eta oskola bat kendu. Salda xukatu eta gorde.
2. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Irin pixka bat bota eta eragin.
4. Muskuiluen saldarekin busti eta eragin. Piperrautsa gehitu eta 5 minutuz egosi.
Azpil batean muskuiluak jarri eta gainetik saltsa bota.