06 ABR. 2023 - 07:23h Labean erretako berdela barazkirekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 razioko berdel, 200 g kuiatxo, 300 g tomate cherry, 150 g tipula, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Arraina garbitu, xerrak atera eta hezurrak kendu. Gatza bota.2. Zatitutako tipula 2 minutuz egosi eta xukatu.3. Azpil batean tipula, tomateak eta zatitutako kuiatxoa jarri eta paperarekin estali. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 8 minutuz.4. Gainean arraina jarri eta beste 4 minutuz erre, paperik gabe.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 razioko berdel, 400 g azalore, 100 ml yogur, 500 g tomate heldu, 5 g xantana, albaka, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Arraina garbitu, xerrak atera eta hezurrak kendu. Gatza bota.2. Azalorea garbitu eta 10 minutuz egosi. Xukatu.3. Azalorea eta yogurra irabiagailuarekin nahasi. Gatza bota.4. Tomatea zuritu, haziak kendu eta zatitu. Olio pixka batekin arin erregosi.5. Albakaha, gatza eta ur epela irabiagailuarekin nahasi. Xantana gehitu eta nahastu. Biberoi batean sartu.6. Labean sartzeko azpil bat olioz igurtzi eta berdela jarri.7. Labeko gratinadorea jarri, 220 gradutan, eta arraina minutu batez gainerre.Plateretan purea jarri eta gainean arraina. Ondoan edota gainean tomate eta albahakarekin apaindu.