20 MAY. 2023 - 07:45h Orburuz beteriko piperrak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat16 pikillo piper, olioa. Betegarria: tipula bat, porru erdia, 2 baratxuri fresko, 7 orburu, 150 g perretxiko, 20 g irin, 250 ml esne, gatza, olioa. Saltsa: tipula bat, azenario bat, 50 g tomate, 400ml. salda, 4 otarrainxka, olioa, gatza. Zailtasuna 3Betegarria:1. Eltze batean txikitutako tipula, porrua eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. Txikitu. 3. Perretxikoak txikitu. Orburuekin batera barazkiei gehitu eta erregosi.4. Irina gehitu eta eragin.5. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 2 minutuz egosi eta behar adina gatz bota. Hozten utzi.Saltsa:1. Eltze batean zerrenda finetan moztutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan, eta estalita. Noizean behin eragin.2. Tomatea gehitu eta erregosi.3. Otarrainxkak gehitu eta arin erregosi.4. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi.5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.Bukatzeko:1. Zartagin batean piperrak, bere salda eta ur pixka batekin 5 minutuz egosi. Hozten utzi.2. Piperrak bete eta saltsarekin 5 minutuz egosi.