GAIAK

Euskal Sagardoak 1,2 milioi litro sagardo egin ditu 2022an: «Uzta urria baina kalitate onekoa»

Euskal Sagardoko jatorrizko deitura duten sagardotegi eta produktuen ekoizleek aurkeztu dute 2022ko uzta, Hernaniko Chillida Leku museoan. Guztira, 50 sagardotegi eta 80 ekoizle bertaratu dira gaurkoan urte honetako «izaera handiko» sagardoa aurkeztera.

Euskal Sagardoaren 2022 uztaren aurkezpena (Euskal Sagardoa | Europa Press)

Euskal Sagardoaren 2022ko uzta «urria» izan da, baina «izaera eta kalitate onekoa», eta, guztira, 1,2 milioi litro egin dira Jatorri Izendapenerako, bildutako 2 milioi kilo sagarrekin. Orotara, 50 sagardo ekoizleren uzta honetako 80 sagardo ezberdin aurkeztu dira, % 100ean «bertako sagarrarekin egindakoak eta kalitate ziurtatukoak».

Aurtengo uzta gainerako urteetakoa baino urriagoa izan arren, «izaera handiko sagardoak eta lurrintsuak» ekarri ditu, 250 ekoizle ezberdinek ekoitzitakoak. Horretaz gain, aurkezpenean, hainbat erakunde publiko zein pribaturen ordezkariek parte hartu dute; horien artean, Gipuzkoa eta Bizkaiko Nekazaritza Departamentuetako zuzendariak edo Basque Tour erakundeko ordezkariak.

Aurkezpenean Euskal Sagardoak duen kalitatea azpimarratu nahi izan dute. Jatorrizko deitura duten sagardo guztiak %100ean bertako sagarrekin ekoizten dira eta kalitate-bermea dute. Hori dela eta, aurtengo uztarako ‘Bertako plazera’ leloa hautatu dute. Aurkezpeneko parte hartzaileek azpimarratu dute Euskal Sagardoak aurten izandako uzta «urte luzez elkarlanean egindako lanaren emaitza» dela eta «etorkizuneko apustua» dela nabarmendu dute.

Aurkezpenaren lekua Chillida Leku izatea erabaki dute Euskal Sagardoaren tradizioa oinarri hartuz. Zabalaga baserriaren lurretan aurkeztu dute aurtengo uzta; hain zuzen ere, sagardoa egiteko sortu zen baserria kokatuta zegoen lekuan. Euskal Sagardoaren ardatza «tradizioa eta berrikuntza uztartzea» da, eta hori islatu nahi izan dute gaurkoan.

Gaurko ekintzan ere azpimarratu nahi izan dute abenduko prentsa oharrean izandako akatsa. Prentsa ohar horretan jakinarazi zuten %25 igoko zituela prezioa, baina igoera ekoizpen kostuan emango da, ez prezioan. Akats hau zuzentzea beharrezkoa ikusi dute, Lehiaren Euskal Agintaritzak zehapen-espedientea ireki diolako Kontseilu Arautzailearen balizko prezioen igoera isla zezakeelako. Horren aurrean, akatsa zuzendu eta Euskal Sagardoak lehia-eskubidea betetzeko guztizko konpromisoa duela adierazi dute.

Sagardotegien denboraldian fokua jarriz, aurreko urteekin alderatuz %20ean igo dira sagardotegietara bertaratu diren bisitariak. Aurten, pandemiatik murrizketarik gabeko lehen urtea izan da eta horrek eragina izan du erreserben hazkundean. Horretaz gain, sagardotegien langileek azpimarratu dute aurten jendeak gehiago etorri dela eguerdietan gauetan baino, «ohitura aldaketa» baten zantzua dena.

Udarako kanpainari begira, proiektu berriak dituela jakinarazi du Euskal Sagardoak. Sagardo Route-ren eskutik, uda honetan Euskal Sagardoaren dastatze gidatuak, Sagardotegietan bisitak, kirol eta kultur ekintzak antolatu dituzte. Horretaz gain, lanean daude taberna eta jatetxeetan Euskal Sagardoa promozionatzeko eta ostalaritzan ekintzak burutzeko, Euskal Sagardoaren kultura hedatzeko asmoz.