01 AGO. 2023 - 06:25h Saltxitxa eta mertxikaz beteriko untxia erreta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzatUntxi bat, 6 xerra urdaiazpiko ondu, ardo zuria, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Betegarria: 250 g tipula, baratxuri ale bat, 300 g saltxitxa fresko, 250g mertxika, olioa, gatza. Hornidura: 500 g patata, 2 baratxuri al, 50 ml olio, perrexila, gatza. Zailtasuna 3 Betegarria:1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Saltxitxei azala kendu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi. 3. Mertxika zuritu eta zati txikitan moztu. Barazkiekin batera jarri eta nahastu. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.Untxia:1. Untxiari hezurrak kendu.2. Untxia betegarriarekin bete. Gatza eta piper beltza bota eta urdaiazpikorekin estali. Kordel batekin lotu.3. Labeko azpil batean jarri eta salda pixka bat bota. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz. 4. Buelta eman eta beste 25 minutuz erre. Gainetik noizean behin salda pixka bat bota.5. Untxiari kordela kendu eta moztu.Hornidura:1. Patatak zuritu eta xerra loditan moztu. Azpil batean jarri.2. Baratxuria, perrexila, gatza eta olioa irabiagailuarekin nahasi. Pataten gainetik bota eta labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.Plateretan untxia jarri eta gainetik azpileko saltsa beroa bota. Patatekin lagundu.