GAIAK

Aguakate krema hotzak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g aguakate, 150 g luzoker, 300 g sagar berde, baratxuri ale bat, sagar ozpin, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Tomatea, gazta freskoa.

Zailtasuna                        1              

1. Sagarrari azala eta haziak kendu eta luzokerra zuritu.
2. Ontzi batean luzokerra, sagarra, baratxuria eta bi koilarakada olio iragailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
3. Aguakatea zuritu eta erdiko hezurra kendu. Irabiagailuarekin nahasi eta beste barazkiei gehitu. Ur hotza behar badu, bota. Behar adina gatz, piperbeltz eta ozpin bota.
Lau ontzitan jarri eta gainetik txikitutako tomatea eta dado txikitan moztutako gazta bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g aguakate, 100 g luzoker, kiwi bat, tipulina bat, 50 g piper berde, baratxuri ale erdia, 400 ml ur, 2 koilarakada ozpin, 3 koilarakada olio, gatza. Kiwia, ogia.                                                                                                        

Zailtasuna                        1               

1. Ontzi batean piperra eta zuritutako agukatea, luzokerra, kiwia, baratxuria eta tipulina irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
2. Olioa, ozpina eta ur hotza gehitu eta irabiatu. Behar adina gatz eta ozpin bota.
3. Kiwi laurdena zuritu eta dado txikitan moztu.
4. 2 zerra ogi dado txikitan moztu eta olio beroarekin frijitu. Paper baten gainera atera.
Krema lau ontzitan jarri eta gainetik kiwia eta ogia bota.