29 AGO. 2023 - 20:45h Oporren bueltari aurre egiteko zortzi aholku osasuntsu Udako oporren ondoren eguneroko eginbeharretara bueltatzea ez da prozesu erraza askorentzat. Horren aurrean, UOC unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko adituek prozesua «arintzeko» hainbat aholku eman dituzte. Oporren bueltari aurre egiteko, hainbat aholku esakini dituzte UOCeko adituek. (Megaflopp | Gettyimages) NAIZ Oporren ondoren lanera eta ohikeriara bueltatzeak pertsona askorengan nekea, energia falta, estresa edo tristura dakartza. Adeccok burututako ikerketa baten arabera, oporretatik bueltan lanean hasi behar diren %37k «oporren osteko sindromea» jasaten du. Horren aurrean, UOC unibertsitateko psikologiako bi irakaslek hainbat aholku proposatu dituzte, moldatzeko prozesua errazteko helburuarekin. Enric Solerrek, UOCeko Psikologia eta Hezkuntza zientzien fakultateko irakasleak, azaldu du gizakiek egoera berrietara moldatzeko denbora behar dutela, hori dela eta, ohikeriara oso denbora laburrean bueltatzea zaila da. Horretaz gain, Mireia Caberok, UOCeko irakasleak, adierazi duenez, lanarekiko motibazioa eta asebetetze mailak ere eragin nabaria izango du prozesuan. Azken finean, lanean gustura egonez gero, errazagoa da bertara bueltatzea. Horren aurrean bi adituek moldatze aldi hau errazteko 8 «gako» proposatzen dituzte. Horietako bat da lanerako buelta gehiegi ez aurreratzea komeni dela adierazi du Solerrek. «Onartu behar dugu ezin dugula dena planifikatu, beraz, nire uste oraina bizi behar dugu, eta gure tresnen bidez aldaketei aurre egiteko gai izango garela pentsatu behar dugu», azaldu du irakasleak. Ildo beretik, norberak egoera berriei moldatzeko gaitasunean «konfiantza» izan behar du. Oporren bueltan urtero gertatzen den zerbait da, beraz guztiek hori aurre egiteko gaitasuna dutela pentsatzea komenigarria dela azaldu du Solerrek. Gainera, oporrak amaitzea ez du esan nahi aisialdia alde batera utzi behar denik, Caberok azaltzen duen moduan. Nahiz eta lan egin, norberak bere buruarentzat denbora denbora izatea «guztiz beharrezkoa» dela nabarmendu du irakasleak, bestela ondorio psikologiko larriak ekartzen baititu. Horretaz gain, udako oporrak urteko oporraldi luzeenak izan arren, gainerako opor egunei «probetxua ateratzea» lagungarria da lanean hobeto jarduteko, Solerren arabera. «Ezinbestekoa da atseden hartzea gure lana ondo egiteko», azpimarratu du UOCeko irakasleak.Era berean, oporraldi motzago horietan ere aisialdirako jarduerak burutzea beharrezkoa dela adierazi du Solerrek, ez soilik udako oporretan. «Bat-bateko» aldaketak ekiditea gomendagarria da denboraldi honetan, Solerrek adierazi duenez. Nahiz eta aldaketak ezinbestekoak izan zenbait kasuetan, ekidin ahal badira hori egitea aholkatzen du irakasleak. Horren adibide da adibidez oporretatik bueltan bizimodu osasuntsu bat izateko bat batean eguneroko bizitza aldatzea. Caberok gomendatzen du bizimodu osasuntsu baterako bidea «mailakatua» izan behar dela. Gainera, oporren bueltan irakasleak ez du gomendatzen horrelako aldaketak gauzatzea, jada «estres handiko» garaia baita. Garai honetan norberak lanarekiko duen asetasuna hausnartu behar duela aholkatzen du Solerrek. «Lanera bueltatzeak larritzen bazaitu, aldaketa bat planteatu behar da», azaldu du irakasleak. Nahiz eta erraza ez izan, adituek gomendatzen dute gustukoa den lanbide bat bilatzea eta hala ez bada, beste aukeren gainean «hausnartzea».