GAIAK

Oilasko eta onddo enpanadilak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: 125 ml ur, 100 g irin, 3 koilarakada olio, arrautza erdia, gatza. Betegarria: 300 g oilasko bularki, baratxuri ale bat, 200 g onddo, 150 g tomate heldu, olioa.    

Zailtasuna                                  3  

Orea:
1. Berotu ura, olioa eta gatza. Irakiten hasten denean, sutatik kendu, irina bota eta etengabe irabiatu, ondo nahastu arte.
2. Arrautza gehitu eta nahastu. Hozten utzi.
3. Zapi busti batekin estali, hozkailuan sartu eta bi orduz beratzen utzi.
4. Mahai batean irina bota. Arrabola batekin orea zabaldu, 2 milimetroko lodiera lortu arte.
5. Sagardo baso batekin zirkuluak egin.
Betegarria:
1. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Onddoak garbitu eta zatitxikian moztu. Baratxuriari gehitu eta erregosi, su eztitan.
3.  Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
4. Oilaskoa txikitu eta olio pixka batekin arin erregosi. Barazkiei gehitu eta arin erregosi. Hozten utzi.
Bukatzeko:
1. Zirkulu bakoitzaren erdian nahasketa jarri. Erditik tolestu eta sardexka batekin elkarren kontra zapaldu ertzak.
2. Irabiatutako arrautzaz pintatu.
3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz edo, orea gorritu arte.
Edo, oliotan frijitu.