13 NOV. 2023 - 06:10h Garbantzuak perretxikorekin eta itsas-zaporekin Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, tipula bat, 3 baratxuri ale, 300 g perretxiko, piper berde bat, 300 g itsas-zapo solomo, olioa, gatza.Zailtasuna 2 1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu. 2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu.3. Zartagin batean txikitutako baratxuriak eta dadotan moztutako itsas-zapoa olioarekin erregosi. Gatza bota eta atera.4. Txikitutako tipula aurreko olioarekin erregosi. Txikitutako piperra eta perretxikoak gehitu eta erregosi.5. Garbantzuak eta arraina gehitu eta arin erregosi. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, tipula bat, 300 g tomate heldu, piper gorri erdia, 350 g itsas-zapo solomo, 250 g perretxiko. Zailtasuna 2 1. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.3. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Tipulari gehitu eta erregosi.4. Zartagin batean dadotan moztutako piperra eta perretxikoak erregosi. 5. Dadotan moztutako arraina gehitu eta arin erregosi. Gatza bota.6. Garbantzuak eta barazkiak gehitu eta arin erregosi.