18 NOV. 2023 - 07:05h Hirugiharrez beteriko patatak Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat4 patata ertain. Betegarria: tipula bat, azenario bat, piper berde bat, piper gorri erdia, 150 g kuiatxo, 150 g hirugihar, koilarakada bat irin, 150 ml esne, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, 100 g barrengorri, 150 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Garbitu patatak eta urarekin 30 minutuz egosi. Xukatu eta epeltzen utzi. 2. Luzeran moztu eta aizto batekin barruko mamia atera, kanpokoa apurtu gabe. Mamiaren erdia gorde.Betegarria:1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.2. Txikitutako piperrak, azenarioa eta kuiatxoa tipularekin batera jarri eta erregosi.3. Txikitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.4. Irina gehitu eta eragin. 5. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota eta epeltzen utzi.Saltsa:1. Moztutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi.3. Pataten mamia eta salda gehitu eta 2 minutuz egosi.4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.Bukatzeko:1. Patatak bete eta azpil batean jarri. Gainetik saltsa bota.2. Labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.