25 NOV. 2023 - 07:45h Txahal zankarrez betetako aza Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat8 aza hosto, gatza. Betegarria: 400g txahal zankar, tipula bat, porru bat, olioa, gatza. Hummusa: 100 g garbantzu egosi, limoia, kuminoa, gatza. Saltsa: tipula bat, 2 baratxuri ale, sagar bat, 600 g tomate heldu, olioa, gatza. Purea: 150 g boniato, 100 g patata, 100 g kuia. Zailtasuna 3Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Aza hostoak sartu eta 10 minutuz egosi. Ur hotzetan freskatu, eta xukatu.Betegarria:1. Presio-eltze batean haragia barazkiekin eta urarekin 40 minutuz egosi. Atera eta txikitu.2. Haragia saltsa eta salda pixka batekin berotu. Saltsa:1. Zerrendatan moztutako tipula, sagarra eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Tomateak garbitu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta 30 minutuz erregosi. Gatza bota.3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.Hummusa:Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta kumino bota. Purea:1. Barazkiak zuritu eta zatitu.2. Ur pixka batekin 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta gatza bota.Bukatzeko:1. Haragia aza hostoen erdian jarri eta bildu.2. Lurrun-ontzi batean berotu. Plateretan saltsa jarri eta gainean purea eta aza. Hummusarekin apaindu.