06 DIC. 2023 - 07:00h Alberjinia eta tofu pateak Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g alberjinia, 125 g tofu, baratxuri ale bat, 50 ml teriyaki saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Tofua moztu eta saltsarekin igurtzi. Hozkailuan 2 orduz beratzen utzi.2. Alberjiniak garbitu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 180 gradutan, alberjiniak bigundu arte. Atera eta tapatu. Alberjiniak zuritu eta moztu.3. Baratxuria zuritu eta erdiko germena kendu. 4. Ontzi batean alberjinia, baratxuria eta tofua jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta olio bota eta nahasi.5. Hozkailuan sartu eta pita ogiarekin lagundu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g alberjinia, 150 g tofu ketu, 75 ml olo edari, baratxuri ale erdia, 4 intxaur, martorria, piperrautsa, sesamo haziak, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Alberjinia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Ontzi batean alberjinia, baratxuria eta tofua jarri eta irabiagailuarekin nahasi.3. Intxaurrak eta olio zurrusta bat bota eta nahasi. 4. Edaria pixkanaka-pixkanaka gehitu eta irabiagailuarekin nahasi, etengabe5. Behar adina martorri eta piperrauts bota. 6. Gainetik sesamo haziak bota eta hozkailuan sartu. Natxo edo tortitekin jan.