08 DIC. 2023 - 07:15h Legatzez beteriko zerben hostoak Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat8 zerben hosto, irina, arrautza, olioa. Betegarria: 100 g-ko 8 legatz zati, 150 g porru, tipulina bat, 100 g kuia, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, sagar bat, 250 g tomate, 3 piper txorizero, olioa.Zailtasuna 31. Zerba hostoak garbitu eta osorik utzi.2. Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Hostoak sartu eta 10 minutuz egosi. Ur hotzetan freskatu, eta xukatu.Betegarria:1. Txikitutako tipulina eta porrua olio pixka batekin erregosi. 2. Txikitutako kuia gehitu eta erregosi.3. Legatzari azala eta haziak kendu.Saltsa:1. Piper txorizeroak ondo garbitu, eta ur epeletan beratzen utzi. 2. Zerrendatan moztutako tipula eta sagarra olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 3. Tomatea gehitu eta 15 minutuz egosi.4. Piperrak eta bi baso salda bota eta 15 minutuz egosi.5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.Bukatzeko:1. Zerben hostoen erdian legatza eta barazkiak jarri eta tolestu.2. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.3. Zartagin batean olio ugari berotu eta zerbak frijitu. 4. Zerbak saltsarekin berotu.Edo, azpil batean saltsa jarri eta gainean aza. Labe beroan sartu ondo berotu arte.