14 DIC. 2023 - 05:28h Patatak muskuilu eskabetxerekin Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat16 patata txiki, 16 tomate cherry, piperrautsa. Muskuiluak: 32 muskuilu, baso laurden ardo ozpin, baso erdi olioa, tipula zati bat, azenario zati bat, gatza, piperbeltz beltza, erramua. Saltsa: arrautza bat, muskuiluen saltsa, 200 ml olio, gatza. Zailtasuna 3Muskuiluak:1. Muskuiluak garbitu.2. Muskuiluak ur pixka batekin jarri. Eltzea estali eta egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu.3. Eltze batean zerrendatan moztutako barazkiak olioarekin erregosi. 4. Ozpina, erramua eta piperbeltz beltza bota eta 5 minutuz egosi. 5. Eltzea sutatik kendu, muskuiluak sartu eta 2 orduz beratzen utzi. Hozkailuan sartu.Saltsa:1. Arrautza eta muskuiluen saltsa tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Muskuiluen saltsa pixka bat gehiago gehitu. Behar adina gatz eta saltsa bota.Bukatzeko:1. Patatak ur eta gatzarekin 15 minutuz egosi. Xukatu, zuritu eta osorik utzi. Patatei mozketa bat egin plateretan finkatuta gera daitezen.2. Tomateak garbitu eta azpil batean jarri, gatza eta erramua bota. Labe beroan sartu, 180 gradutan, tomateak bigundu arte.3. Pataten gainean tomate eta muskuilu bana jarri eta zotz batekin eutsi. Gainetik saltsa eta piperrautsa bota.