GAIAK

Bananaz betetako oilasko bularkia


Osagaiak 4 lagunentzat
2 oilasko bularki oso, tipula bat, azenario bat, ardo zuria, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Betegarria: 300 g banana, 6 datil, 4 xerra indioilar bularki egosi, olioa, gatza. Pestoa:  baratxuri ale bat, 25 g pinazi, 25 g gazta birrindu, 50 ml olio, albaka freskoa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                               3           

Betegarria:
1. Banana zuritu eta sardexka batekin zapaldu.
2. Datilak txikitu eta platanoarekin nahastu.
Oilaskoa:
1. Bularkiak zabaldu, liburuaren itxura ematen.
2. Bi bularkien gainean aurreko nahasketa eta bina indioilar xerra jarri. Bildu, gatza eta piperbeltz beltza bota eta olioz igurtzi. Kordel batekin lotu.
3. Labean sartzeko azpil batean zatitutako barazkiak, ardo eta salda pixka bat eta oilaskoa jarri. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 35 minutuz.
4. Oilaskoari kordela kendu eta xerratan moztu.
5. Barazkiak eta euren salda iragazi eta egosi, loditu arte.
Pestoa:
1. Baratxuria zuritu eta mortero batean gatz eta albakarekin batera txikitu.
2. Pinaziak gehitu eta txikitu.
3. Gazta eta olioa apurka-apurka bota eta etengabe eragin. Behar adin gatz eta piperbeltz beltz bota.
Plateretan oilasko xerrak bere saltsarekin jarri. Boniato purearekin lagundu, eta ondoan pesto tira batzuk jarri.