15 ABR. 2024 - 06:35h Orburu eta gula arrautzopilak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatBaratxuri ale bat, tipulina erdia, piper berde bat, 8 orburu, 150 g gula, 7 arrautza, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Orburuak garbitu eta 10 minutuz egosi. Atera eta lau zatitan moztu.2. Txikitutako tipulina eta baratxuria olio pixka batekin erregosi. 3. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi. 4. Gulak eta orburuak gehitu eta arin erregosi.5. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Aurreko nahasketarekin nahastu. Gatza bota.6. Zartagin batera olio zurrusta bat bota eta berotu. Aurreko nahasketa bota. 7. Zurezko koilara batekin eragin. Gatzatzen hasten denean, koilara utzi eta arrautzopila era emateko zartagineko kirtena jo. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat2 baratxuri ale, 9 orburu, 150 g gula, 7 arrautza, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Orburuak garbitu eta zerrendatan moztu.2. Zartagin batean txikitutako baratxuriak eta orburuak olio pixka batekin erregosi.3. Gulak gehitu eta arin erregosi.4. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Orburuei gehitu eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. Behar adina gatz bota.