17 ABR. 2024 - 06:05h Itsas-zapo almandrongilak ilar saltsan txirlekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzatKilo bat itsas-zapo isatsa, tipulina bat, baratxuri ale bat, porru erdia, 50 g ogi, esnea, irina, olioa, gatza, perrexila. Saltsa: tipula bat, 100 g ilar, bi baso salda, olioa, gatza. Txirlak: baratxuri ale bat, 350 g txirla, irina, perrexila, olioa. Zailtasuna 31. Txikitutako tipulina, baratxuria eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Ogia eta esne pixka bat irabiagailuarekin nahasi.3. Itsas-zapoa txikitu.4. Erregositako barazkiak, txikitutako perrexila eta ogiaren nahasketa gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.5. 20 bolak egin eta irinatik pasatu.6. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.Saltsa:1. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi.2. Ilarrak eta salda gehitu eta 15 minutuz egosi.3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.4. Bolak saltsan sartu eta 3 minutuz egosi.Txirlak:1. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.2. Irin pixka bat gehitu eta eragin.3. Txirlak gehitu eta eragin. Eltzea estali eta egosi, txirlak ireki arte. Txikitutako perrexila gehitu. Oskolak kendu.Plateretan almandrongilak jarri eta gainetik saltsa bota. Ondoan txirlak eta bere saltsa jarri.