24 ABR. 2024 - 22:15h Hondarribiko aireportuko pistan objektuak detektatzeko 5G eta AA droneak erabiliko ditu Aenak 5G sarea erabiltzen duen drone baten bidez eta Adimen Artifizialaz (AA) baliatuta, Aenak proiektu aitzindari bat jarriko du abian Hondarribiko aireportuan. Helburua pistan egon daitezkeen objektu bizigabeak detektatzea da. Aenaren drone bat Hondarribiko aireportuan. (Aena | EUROPA PRESS) NAIZ Aenak proiektu aitzindari bat jarri du martxan, 5G sareko dronekin eta adimen artifizialarekin (AA), Hondarribiko aireportuaren pistan objektuak ote dauden antzemateko. Luis Cañon Aenako Berrikuntza eta Bezaro Esperientziako zuzendariak ohar batean iragarri du aipatu aerodromoan aitzindaria den proiektu hau martxan jarriko dela, denbora errealean pistan objektuak detektatzeko aukera ematen duena, drone batek 5G sare baten bikdez bidalitako irudiekin. Ondoren, irudiak Adimen Artifizialeko algoritmo batek aztertzen ditu. Aipatu iturrien arabera, egitasmo honen helburua «azken teknologiak aplikatzea da, operazio-segurtasunaren kudeaketan lehendik dauden estandar altuak areagotzeko, aireportuko mugimendu-eremuan objektu bizigabe horiek hautemateari dagokionez, hau da, funtzio operazionala edo aeronautikoa ez dutenak detektatzeari dagokionez». Gainera, pistan objektuak detektatzeko teknologia berien bilaketa «aireportuetako segurtasun operazionaleko prozesuetan eraginkorragoak izateko konpainiaren erabaki estrategiko batetik» sortu dela zehaztu du Cañonek. Horretarako, «jasangarritasunaren eta digitalizazioaren arloan gaur egungo gizartearen erritmoetara egokitutako irtenbide berritzale» hau sortu da. Funtzionamendua Proiektuak drone baten bidez funtzionatzen du. Drone horrek sentsoreak eta kamerak ditu, eta aireportuko pistako irudiak denbora errealean hartu eta transmititzen ditu, objektu arrotz bat detektatu dela ohartaraziz eta geolokalizatuz. Inetum enpresa teknologikoak garatutako soluzio honek Adimen Artifizialean oinarritutako algoritmoa erabiltzen du irudi horiek denbora errealean aurkezteko, 5G konektibitatearen bidez transmitituz. Aenak eta Cellnexek 5G teknologian oinarritutako Gipuzkoan instalatutako sare pribatua Estatu espainoleko lehenengoa izan da, eta lehenetarikoa Europako aireportuetan. Proiektu honen aliatu gisa, Inetumek Invicsa Airtech izan du, Leongo startup bat, droneekin lan egiten duena. Vicomtechek ere lagundu du, AA, Visual Computing & Interaction-en espezializatutako ikerketa aplikatuko zentro teknologikoak. Proiektu honeko FFUTURO Innovación 2023 saria jaso du Multiplica modalitatean, Espainiako Kalitate Agentziak emana.