11 MAY. 2024 - 06:46h Antxoa nahaskia GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g antxoa, tipula laurdena, piper berde bat, porru erdia, 2 baratxuri ale, 6 arrautza, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Antxoak garbitu. Burua eta hezurrak kendu eta zatitu.2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 3. Txikitutako baratxuria, porrua eta piperra gehitu eta erregosi.4. Antxoak gehitu eta arin erregosi.5. Ontzi batean arrautzak jarri eta zurezko koilara batekin irabiatu, arrautzak apurtu arte bakarrik. Antxoak gehitu eta nahastu.6. Zartagin batera olio zurrusta bat bota eta berotu. Aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g antxoa, 2 baratxuri ale, 400 g perretxiko, 6 arrautza, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Antxoak garbitu. Burua eta hezurrak kendu eta zatitu. 2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Perretxikoak garbitu eta tiratan moztu. Baratxuriekin batera jarri eta erregosi.4. Antxoak gehitu eta arin erregosi.5. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Antxoen nahasketa gehitu eta nahastu. Gatza bota.6. Zartagin batean olioa berotu. Nahasketa bota eta aurreko errezetan esan dugun bezala bukatu.