31 MAY. 2024 - 05:04h Gainerretako zainzuri zuri freskoak beteta GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat16 zainzuri zuri lodi. Betegarria: 60 g tipula, 60 g porru, baratxuri ale bat, 100 g tomate heldu, 100 g hirugihar, 6 intxaur, 60 g Idiazabal gazta. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 400 ml esne, 200 ml zainzurien salda, gatza, piperbeltz beltza, intxaur muskatua. Zailtasuna 3 1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu. 2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, zainzuriak 5-10 minutuz egosi eta xukatu, 200 ml salda gorde. Egosteko denbora zainzurien lodieraren arabera izango da.Betegarria:1. Txikitutako tipula, baratxuria eta porrua olioarekin erregosi.2. Tomateari azala eta haziak kendu eta birrindu. Barazkiei gehitu eta erregosi.3. Txikitutako hirugiharra barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Intxaurrak txikitu, gehitu eta erregosi. 5. Zainzuriei luzeran ebaki bat egin. Aurreko nahasketarekin bete.Bexamela:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea eta salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz, piperbeltz beltz eta intxaur muskatu bota.3. Betetako zainzuriak azpil batean jarri eta aurreko saltsarekin estali. Gainetik birrindutako Idiazabal gazta bota.4. Labe beroan sartu, 200 gradutan, berotu eta gorritu arte.