06 JUN. 2024 - 05:12h Itsas-zapo albondigak saltsa berdean GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzatKilo bat itsas-zapo isatsa, 400 g otarrainxka, 125 g tipula, 3 baratxuri ale, zerra bat ogi, arrautza bat, esnea, irina, olioa, gatza. Saltsa: 20 txirla, 2 baratxuri ale, 50 g ilar fresko, koilarakada bat irin, 350 ml salda, ardo zuria, perrexila, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Ogia, arrautza gorringoa eta esne pixka bat irabiagailuarekin nahasi.3. Otarrainxkak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu. Txikitu.4. Itsas-zapoa garbitu eta txikitu.5. Ontzi batean otarrainxkak, arraina, erregositako barazkiak eta ogiaren nahasketa jarri eta nahastu. Behar adina gatz bota.6. 20 bolak egin. Irinatik eta irabiatutako arrautzatik pasatu.7. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.Saltsa:1. Txirlak ondo garbitu eta xukatu.2. Eltze zabal batean txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.3. Baratxuria igotzen hasten denean, irina bota eta eragin. 4. Zurrusta bat ardo eta salda apurka-apurka bota eta eragin.5. Albondigak eta ilarrak sartu eta 3 minutuz egosi.6. Txirlak gehitu eta egosi, txirlak ireki arte. Behar adina gatz bota eta gainetik txikitutako perrexila bota.