08 JUN. 2024 - 05:18h Zigala risottoak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, tipula bat, 2 baratxuri ale, 200 g tomate birrindu, 400 g zigala, koilarakada bat gurin, koñaka, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Zigalak zuritu eta buruak kendu.2. Eltze batean zigalen buruak, moztutako azenario bat, porru bat eta tipula bat oliorekin erregosi.3. Koñaka pixka bat bota eta erre.4. Urarekin estali eta 20 minutuz egosi. Xukatu.5. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Tomatea gehitu eta erregosi.6. Arroza gehitu eta eragin.7. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe eragin. Estali eta 16 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin eta gatza bota.8. Zigalak eta gurina gehitu, nahastu eta beste 2 minutuz egosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, porru bat, 150 g kuiatxo, 400 g zigala, olioa, ardo zuria, 3 koilarakada esne-gain, gatza. Zailtasuna 2 1. Salda aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu. 2. Txikitutako porrua eta kuiatxoa olio pixka batekin erregosi.3. Arroza gehitu eta eragin.4. Salda beroarekin eta ardo pixka batekin apurka-apurka busti eta etengabe eragin. Estali eta 16 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin eta gatza bota.5. Zigalak eta esne-gaina gehitu, nahastu eta 2 minutuz egosi.