24 JUN. 2024 - 05:39h Kuiatxo bolak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatTipula bat, 2 azenario, 2 kuiatxo, 2 tomate, piper berde bat, piper gorri erdia, 50 g olo maluta, olioa, gatza. Saltsa: koilarakada bat piper txorizero mami, 2 tomate heldu, baratxuri ale bat, 25 g hur, 25 g arbendol, 50 ml olio, 2 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin 5 minutuz erregosi.2. Txikitutako piperrak gehitu eta 2 minutuz erregosi.3. Azenarioa zuritu eta kuiatxoa garbitu. Biak birrindu, barazkiei gehitu eta 2 minutuz arin erregosi.4. Barazkiak eta oloa nahastu. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.5. 16 bola egin eta irinatik pasatu.6. Zartagin batean olioa berotu eta bolak frijitu. 7. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi. Bolak lagundu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatTipula bat, 3 kuiatxo, 150 g ahuntz gazta, 3 arrautza, olioa, gatza, ezkaia. Zailtasuna 21. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Kuiatxoa garbitu eta birrindu.3. Ontzi batean barazkiak, arrautzak eta zatitutako gazta jarri eta nahastu. Behar adina gatz eta ezkai bota.4. 16 bola egin eta irinatik pasatu.5. Zartagin batean olioa berotu eta bolak frijitu. Tomate marmeladarekin lagundu.