19 AGO. 2024 - 05:02h Leka kremak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatTipula bat, porru bat, 500 g leka, 300 g patata, litro bat salda, 100 g yogur, olioa, gatza, kurrya. 100 g urdaiazpiko. Zailtasuna 11. Zerrenda finetan moztutako tipula eta porrua olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.2. Lekak urarekin garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Tiratan moztu. Zuritu patata eta moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi. Kurry pixka bat bota.3. Saldarekin busti eta yogurra bota. 30 minutuz egosten utzi.4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.5. Urdaiazpikoa txikitu eta olio pixka batekin arin erregosi.Lau plateretan krema bota. Gainean urdaiazpikoa jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat500 g leka, 400 g kuiatxo, tipulina bat, 3 baratxuri ale, litro bat salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza. 4 xerra hirugihar. Zailtasuna 1 1. Zerrendatan moztutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.2. Garbitutako eta moztutako lekak eta kuiatxoa gehitu eta arin erregosi.3. Saldarekin busti eta 30 minutuz egosten utzi. 4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.5. Zartagin batean hirugiharra olio pixka batekin arin erregosi.Plateretan krema bota. Gainean hirugiharra jarri.