02 SET. 2024 - 05:19h Sardina ketu eta tomate tostak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatOrea: 300 g irin, 150 ml ur, 12 g gurin, 35 ml olio, 12 g legami fresko, gatza. 200 g tomate, 300 g sardin ketu, 8 tomate lehor, rukula, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Ontzi batean ura, urtutako gurina eta olioa jarri.2. Irina, legamia eta gatza gehitu eta nahastu. Filmarekin estali eta 20 minutuz utzi.3. Arrabola batekin orea luzatu mihi luze eta fin bat egin arte. Labe beroan sartu, 220 gradutan, 8 minutuz.4. Gainean txikitutako tomateak, gatza eta olio pixka bat jarri. Labean sartu, 220 gradutan, 5 minutuz.5. Gainean txikitutako tomate lehorrak, sardinak eta rukula jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 ogi xerra handi, tipulina bat, piper gorri bat, 300 g tomate, 300 g sardina ketu, koilarakada bat ezti, soja saltsa, kimu desberdinak, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Ogi xerrak olioz igurtzi. Labe beroan sartu, pixka bat gorritu arte.2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 3. Piperrak dadotan moztu. Tipulinari gehitu eta erregosi.4. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Gatza bota.5. Ogien gainean hurrenez hurren barazkiak, sardinak eta kimuak jarri.6. Eztia soja saltsa pixka batekin irabiatu. Gainetik bota.