28 OCT. 2024 - 06:00h Babarrun zuriak txorizoarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g babarrun zuri, 100 g patata, 150 g txorizo, tipula bat, piper berde bat, 3 baratxuri ale, pipergozoa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.2. Biharramunean eltze batean babarrunak, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 9o minutuz. 3. Barazkiak garbitu eta txikitu. Eltze batean olio pixka batekin erregosi. Babarrunei bota.4. Zartagin batean xerratan moztutako txorizoa olio pixka batekin frijitu. Olioa kendu.5. Patatak zuritu eta kraskatu. Babarrunei patatak, pipergozo pixka bat eta txorizoa gehitu eta 30 minutuz egosi, su eztitan. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g babarrun zuri, 150 g patata, azenario bat, pipergorri laurdena, tipuleta bat, 2 baratxuri ale, tomate heldu bat, 200 g txorizo, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Babarrunak aurreko errezetan esan dugun bezala beratzen jarri.2. Barazkiak txikitu eta olio pixka batekin erregosi.3. Txorizoa xerratan moztu. Barazkiei gehitu eta erregosi.4. Babarrunak gehitu eta urarekin estali. Tapatu eta egosi, su eztitan, 9o minutuz. 5. Patatak zuritu eta kraskatu. Babarrunei gehitu eta 30 minutuz egosi, su eztitan. Gatza bota.